@AltTextHallOfFame    

Zure webgunean edo sare-sozialetan argitaratzen duzun irudi bat azaltzeko erabil dezakezun testua da.

Demagun, adibidez, zure arakatzaileak irudiak bistaratzeari uzten diola. Artikuluetan aipamenak, elkarrizketak eta jendea txisteak egiten irakurriko dituzu. Nola izango litzateke esperientzia hau zuretzat? Baztertuta sentituko zinateke.

Normalean, hauxe da itsuak diren edo ikusmen urritua duten pertsonen errealitatea. Halere, errealitate hori hobetzen doa.

Just wanted to thank all in this instance for adding image descriptions. To a totally blind person like me it means a lot to have a picture in my mind of your images, especially the animal pics.

— Tanya Harrison (@WirlOfWirls@mastodon.nz) 2022-12-03T07:51:00.623Z

I just want to say for my first post to the that I’ve already seen more in the last couple of days than I’ve literally seen in my entire life. I don’t know what it is, but as a blind user it’s making me emotional to be able to actually interact with content. Think I’ll write an introduction soon.

— StormyNight (@ontheotherside@mastodon.social) 2023-07-06T14:34:46.732Z

Tanya Harrison (@WirlOfWirls@mastodon.nz)

Instantziako guztiei eskerrak eman nahi dizkiet irudien azalpenak gehitzeagatik. Ni bezalako itsu batentzat benetan eskergarria da zuen irudien irudi-mental bat izatea, bereziki animalien irudienak.

StormyNight (@Stormy@dragonscave.space)

Nire fedibertsoko lehen argitalpen gisa, azken bi egunetan nire bizitzan zehar ikusi ditudan ordezko testu gehien ikusi ditudala esan nahi nuke. Ez dakit zer den, baina erabiltzaile itsu bezala, edukia ulertzeak hunkitzen nau. Laster aurkezpen bat idatziko dudala uste dut.

Gainera, izan kontuan, zure irudiei testua txertatzeak ez diela soilik itsuei laguntzen, guztioi baizik. Irudiaren testuingurua ulertzen, pop kulturako meme bat azaltzen, falta den irudi baten edo interneteko konexio geldo batengatik kargatu ez den irudi baten azalpena jakiten lagun gaitzake.

Elkarrekin lan egiten dugunean, sarea guztiontzat leku hobea izan dadin lortzen dugu.

Every now and then mastodon.social (and/or my connection) is slow and I only see blurs instead of images. Thanks to everyone adding alternative text to images! Just like with curb ramps, the inclusion of some ends up benefitting other, unexpected ones!

— Leonardo Ferreira Fontenelle (@lffontenelle@mastodon.social) 2023-07-12T16:13:10.492Z

@stefan I’m no visually impaired, but sometimes I need a little help to fully understand social nuances in images. I’ve found ALTs useful once in a while.

— 267guanacos,20llamas,50alpacas (@337guanacos@xarxa.cloud) 2023-08-07T14:54:25.534Z

Leonardo Ferreira Fontenelle (@lffontenelle@mastodon.social)

Batzuetan mastodon.social (edota nire konexioa) geldo doa eta soilik lausotutako irudiak ikusten ditut. Eskerrik asko irudiei ordezko testua gehitzen dietenei! Zintarrietan arrapalak jartzea bezala, batzuen inklusioa besteen onurarako da, nahiz eta horientzat espresuki ez izan.

337guanacos, AKA El Pupas (@337guanacos@xarxa.cloud)

Ez dut ikusmen urritasunik, baina batzuetan, laguntza behar dut irudien alderdi soziala ulertzeko. Ordezko testuak oso lagungarri izan zaizkit noizean behin.

Eta honek ez bazaitu konbentzitu, baliteke noiz edo noiz zu zeu ere baztertuta sentitzea.

So, what do you do when you see a good post on here with an image that doesn’t have a description/alt text?

— Stefan Bohacek (@stefan@stefanbohacek.online) 2023-10-09T18:22:19.921Z

Please boost to get a larger sample size.

— Bodhipaksa (@bodhipaksa@mastodon.scot) 2023-10-07T14:26:46.177Z

Stefan Bohacek (@stefan@stefanbohacek.online)

Zer egiten duzu azalpenik edo ordezko testurik ez duen argitalpen on bat ikusten duzunean? Bultzatu dagoen bezala (%33), Bultzatu azalpenarekin (%3), Bultzatu eta erantzun azalpenarekin (%7), Kasurik ez egin (%57)

Bodhipaksa (@bodhipaksa@mastodon.scot)

Bultzatu jende gehiagok iritzia eman dezan. Ordezko testurik ez duten irudiak bultzatzen ditut (%37), Ez dut ordezko testurik ez duen irudirik bultzatzen (%59), Zer da ordezko testua? (%4)

Sareko argitaratze-tresna ugarik, sare-sozialen guneak barne, igotzen dituzun irudien azalpena gehitzeko aukera eskaintzen dizute. Hona hemen hainbat adibide:

Begiraiozu igo nahi duzun irudiari eta pentsatu ikusi ezin duen lagun bat duzula ondoan. Nola azalduko zenioke? Zein dira xehetasun garrantzitsuenak? Zergatik da dibertigarria? Edo tristea? Zertarako partekatuko duzu?

While alt text image descriptions aren’t poems, writing them has felt like practice for writing poetry. I wasn’t expecting that.

— Gambolloch (@Gambolloch@zirk.us) 2023-07-15T01:20:29.547Z

I am floored and fascinated by the near-literary quality of many of the descriptions of images that people carefully craft when appending pictures to their posts on Mastodon. Some of them will reveal a detail that had escaped my attention. Others will help me understand a subtle joke I had missed. Others still are true poems. ALT are their own microblogging world that reveals itself as you hover on a picture. And I hover, and hover.


— Francois Heinderyckx (@fheinderyckx@mastodon.social) 2023-07-18T11:33:12.573Z

gambolloch (@gambolloch@mastodon.social)

Ordezko testuak ez dira poesiak, baina haiek idaztea olerkigintza praktikatzea bezalakoa da. Ez nuen hori espero.

Francois Heinderyckx (@fheinderyckx@mastodon.social)

Liluratu eta txunditu egiten nau Mastodonen argitalpenei argazkiak eransten dizkieten pertsonek kontu handiz egiten dituzten irudien azalpenen kalitate literarioak. Horietako batzuek nire arretatik ihes egindako xehetasun bat azaltzen dute. Beste batzuek galdutako txiste sotil bat ulertzen laguntzen didate. Batzuk, ordea, benetako poesiak dira. Ordezko testua beste mikroblog-mundu bat da, irudi baten gainetik igarotzean agerian jartzen dena. Eta gainetik igaro eta igarotzen jarraitzen dut.

Irudi bati aipu bat txertatzeko modu asko daude. Xehetasun eta azalpen ugari jar ditzakezu.

Optometrist George Mayerle’s 1907 multicultural eye chart is a fabulous piece of graphic design in its own right. circulatingnow.nlm.nih.gov/202

— John Overholt (@overholt@glammr.us) 2023-08-06T13:45:21.844Z

“Taularen erdialdea zeharkatzen duten zazpi panel bertikalek ikusmen-zolitasuna ebaluatzen dute, alfabeto erromatarreko karaktereekin (irakurle ingelesentzat, alemanentzat eta Europako beste herrialde batzuetakoentzat) eta japonierarekin, txinatarrarekin, errusiarrarekin eta hebrearrarekin. Erdiko panelean, karaktere alfabetikoen ordez, haur eta heldu analfabetoentzako edo beste idazketa-sistemetako bat ere ez irakurri ezin zutenentzako sinboloak azaltzen dira.”

Happy International Women’s Day! Just a reminder that Margaret Hamilton is a total badass and early innovator in the field of Software Engineering. Her pioneering work in task prioritization allowed the Apollo 11 moon landing to proceed even when the onboard computer became overwhelmed with too many tasks at a critical point in the mission. The software she wrote was flexible enough to ignore low priority tasks so that the computer could focus only on the tasks necessary for landing the LEM safely on the moon. Without her task prioritization routines in place, it’s likely that the landing would have had to have been aborted.

— Velocirooster adminensis :bc: (@theropologist@beige.party) 2023-03-08T21:49:53.186Z

“60ko hamarkadako zuri-beltzeko argazkia, Margaret Hamilton Apoloko aginte-moduluan agertzen da. Atzeraka etzanda dago, astronautak aireratzen direnean bezala, eta haren gainean dagoen instrumentuaren panel erraldoiko etengailu bat sakatzen du, kamerari irri egiten dion bitartean. Ile luze eta leuna, eta betaurrekoak dituen emakume gaztea da. Mahuka luzeko soinekoa darama, zirriborroz inprimatua. Primeran pasatzen ari den norbaiten trebetasuna eta konfiantza proiektatzen ditu, bere saltsan dagoelarik eta dena menderatzen duelarik.”

Extensive alt text

— artwells (@artwells@mastodon.social) 2023-08-10T22:49:26.947Z

“Urdinez margotutako pareta, baina pintura hondatzen ari da goialdean, zur kontratxapatu gris biluzia baita. Arrailak nagusiki horizontalak eta kurbatuak dira, eta olatuak edo askatu diren kortikaren paperak dirudite. Gainerakoa bi koloretakoa da, goialdearen zati handi bat tonu ilunagokoa da eta spray-pinturaren itxura hartzen du. Behealdean, ezkerrean, urdin argiz margotutako eranskailu zirkular bat zimurtua dago bertikalki, eta eskuineko ertza nahiko altxatuta dago, itzal garbia eskuinerantz proiektatzen duelarik.”

Check out this new image of the Crab Nebula 🤩

The milky smoke-like glow in the nebula’s center comes from synchrotron radiation, light produced by charged particles, like electrons, moving around magnetic fields at relativistic speeds.

Curvy wisps outline the structure of the pulsar’s magnetic field, which sculpts and shapes the nebula. A faint ring of white material encircles the pulsar, a tiny white dot, at the very center.

webbtelescope.org/contents/new

— Kelly Lepo (@kellylepo@astrodon.social) 2023-10-30T17:04:54.625Z

“Karramarroaren nebulosa. Nebulosa obalatu bat egitura konplexu batzuekin atzeko plano beltz batean. Nebulosaren kanpoaldean, bereziki goiko ezker eta beheko ezker aldean, materia apatz gori eta laranja distiratsuzko gortinak. Barrualdeak eskala handiko hori-zuriak eta berdeak diren tantokatutako filamentu biribilak, adats eta korapiloez zipriztindua. Zinta fin garden zuri-keztatuak barruko hondakinetan, distiratsuagoak erdialdean. Materia zuriak norabide ezberdinak hartzen ditu nonahi, batzuetan zakarki kurbatzen dira, hondakinaren barruko alde batzuetatik urrunduz. Materia zurizko eraztun mehe batek nebulosaren erdigunea inguratzen du. Supernobaren hondakinaren inguruan eta barruan argi-puntu urdin, gorri eta hori asko daude.”

Made some quick and dirty labels based on Smash Bros.

— robb (@dlx@mastodon.social) 2023-10-08T13:58:55.329Z

“Pantaila-argazkia, iOS Simulator

Lau etiketa, ordenan:

“Failure” (hutsegitea), letra larriz idatzita eta more-gradientearekin eta itzal zuri bat ingerada beltz irregular baten gainean.

“Robb Joins the Battle!” (Robb borrokara batu da!) 3D angelu txiki batekin. “Robb” txuriz dago eta beste guztia txikiagoa da laranja-gradiente batekin.

“Clear!” (Amaituta!), letra larriz idatzita laranja-gradiente batekin eta ingerada zuri fin bat itzal zuri baten gainean, itzal gris argi batekin.

“Game!” (Jokatu!), letra larriz idatzita, kolore askotako gradiente batekin eta mugitutako trazu baten itzala ingerada zuri eta beltzen gainean.”

Baita, bitartean, ondo pasa ere.

I had a friendly hitchhiker on my windshield today!

— The Mïghty Kräcken (@Klaxun@mastodon.social) 2023-07-18T23:41:53.266Z

“Zorigaitz lovecraftiar bat nire haizetakoan uzkurtu da, bere lehengusu ahulenen hondar zipriztinen ondoan. Gehienetan zuria, Tim Burtonek diseinatutako izaki bat gogorarazten duten marraz apaindua dago. Edonork pentsa lezake demonio horrek infernura garrasika eramango zaituela.”

Do you fear you’ve being cheated? That your barrel of eels isn’t all it seems?

Fret not! In 1483, tired of shady salesmen — especially Dutch & Scottish ones — Parliament decreed that a barrel of eels must be full, & hold 42 lbs. of fish.

PLUS, all the eels must be edible!

— Surprised Eel Historian, PhD (@greenleejw@historians.social) 2023-08-11T14:48:08.026Z

“Memea. Upelgile baten Erdi Aroko irudi bat. Zutik dago, upel baten aurrean, egurrezko mailu batekin eta zizel batekin, eta gogor lan egiten du. Inguruan, beste upel batzuk daude, hainbat prestaketa-egoeratan. Pertsona lanpetua da bera. Alkandora arrosa eta panti urdinak daramatza, eta ez zaizkio axola genero-koloreei buruzko ideiak. Bizarra ondo moztua dauka, ilea motza du eta txano gorri bat darama. Mantala eta zapata beltzak ditu. Seguru asko, gaur ezagutuko duzun Erdi Aroko upelgilerik onena da. Aste osoan, agian. Upelen tapetan zuloak daude; beraz, ez dugu baztertu behar pangolinekin trafikatzen aritzea. Jendeak askotan pentsatzen du pangolinak direla gehien trafikatuak izan direnak. Baina ez dira. Aingirak dira. Pangolinak ez dira gehien trafikatu diren ugaztunak, gizakiak baizik. Edonola ere, pangolinen kontrabandoa berri txarra da, eta upelgile horrek lan hori egiten badu, saihestu egin beharko genuke. Memearen testuak honela dio: “Aingirak upelera doaz. Upela merkatura doa. Aingirak merkatura doaz. Aingira onak”.”

Mugitzen diren irudiak ere azal ditzakezu.

I love this video so much: A navigation camera aboard the OSIRIS-REx spacecraft captured footage of its capsule hurtling toward Earth, carrying a trove of asteroid rocks. Those samples are now being analyzed in Texas.
You can see a thin crescent Earth at left!

blogs.nasa.gov/osiris-rex/tag/

— Corey S Powell (@coreyspowell@mastodon.social) 2023-10-12T16:45:27.614Z

“OSIRIS-REx laginaren zuri-beltzeko sekuentzia horretan, kapsularen Lurreranzko jaitsiera ikusten da, 1. TAGCAMS-en. NavCam-etik dator, eta kapsula espazio-ontzitik askatu ondoren hartu zen 2023ko irailaren 24an. Eguzkia markoaren goiko aldean ikusten da, eta Lurraren “ilgora” mehe bat ikus daiteke irudiaren ezkerreko ertzean. OSIRIS-REx-en NavCam-ak espazio-ontziaren nabigazio optikorako erabiltzen dira. NavCam-en irudiek izar-eremuak eta erreferentzia-puntuak arakatu zituzten Bennun, espazio-ontziek misioko operazioetan zuten kokapena zehazteko. Irudi-sekuentzia hori prozesatu egin da, sakabanatutako eguzki-argiaren zatirik handiena kentzeko, kapsularen xehetasun gehiago nabarmentzeko, hondakin-hodeia askatzeko eta Lurraren “ilgoraren” saturazioa ekiditeko. Kreditua: NASA/Goddard/Arizonako Unibertsitatea/Lockheed Martin”

Adibide gehiago nahi? Jarraitu @alttexthalloffame@mastodon.social!

Question for folks, what kind of image descriptions do you prefer?

— Stefan Bohacek (@stefan@stefanbohacek.online) 2023-08-07T13:51:27.190Z

Stefan Bohacek (@stefan@stefanbohacek.online)

Itsu diren edo ikusmen urritasuna duten lagunentzat, zein azalpen mota nahiago duzue irudietan? Motza, harira zuzenean (%4), Ahalik eta xehatuena (%2), Gehitu fantasia pixka bat (%4), Erakutsi emaitzak (hau da, ez parte hartu inkestaren emaitzari ez eragiteko) (%91)

Zaila izan daiteke. Irudi-bilduma bat baduzu, irudi bakoitza azal dezakezu.

Wild Things by Laura Kay

— Book dedications bot (@dedication_bot@botsin.space) 2023-08-03T04:00:43.539Z

“Maite izan ditudan pertsona guztientzat. Eskerrik asko material guztiagatik.”

Gogoan izan testu dibertigarriak idaz ditzakezula.

SWANT.BMF

— Corel Gallery Clipart (@1994clipart@botsin.space) 2023-11-14T16:07:17.563Z

“Zisne zuri eder bat, ur gardenean igeri egiten. @dogebromomo unibertsitateko garaitan gogora ekartzen du, baita hasiberriek izaten dituzten hutsegiteak ere. Uste dut bereganatu beharko lukeela, oroigarrizko NFT gisa. Orain zera imajina dezake: zisne bat gurutzatutako pare bat golf makilekin, armarriko ezpatak bezala. Jendeari izugarri gustatuko zaio.”

Kasu batzuetan, agian ez zaude ziur irudian zer egon daitekeen argitaratuko den unean. Hona hemen Stefan-en (https://stefanbohacek.online/@stefan) proiektu bateko adibidea. Kontu honek, New York inguruko sareko web-kameren irudiak partekatzen ditu. Web-kamera bakoitzean normalean ikusten dena idatzi zuen, eguraldiaren informazioarekin batera.

“Web-kamera honek Askatasunaren Estatuaren goialdean ikus daitekeen beheranzko ikuspegia erakusten du. Zeru garbia dago New Yorken. Tenperatura: 84 ºF (29 ºC).”

Hona hemen beste proiektu bat, Stefanen eskutik ere. Oraingoan, irudia nolakoa izango den ezin da jakin. Irudien esanahiean pentsatu beharko dugu; zergatik partekatzen diren.

Curated anonymously.

— Curator and the machine (@curator_machine@botsin.space) 2023-08-05T18:43:21.335Z

“Ausaz sortutako margolan digital abstraktua, lerro bat edo gehiagorekin, zuzenak edo kurbatuak.”

Adibide hauek lagungarri izatea eta sarea guztiontzat irisgarriago izaten lagunduko duzula espero dugu.

Baliabide gehiago

Jarraian, ingelesez dauden baliabide gehiago eskaintzen dira.

I know not everyone has the time or even thinks about describing the images they post on social media, but if you have a moment, read some of these comments:

mastodon.nz/@WirlOfWirls/10944
mastodon.social/@ontheothersid
mastodon.social/@alttexthallof

A minute of your time can really make someone’s day.

— Stefan Bohacek (@stefan@stefanbohacek.online) 2023-10-31T13:58:01.614Z

Stefan Bohacek (@stefan@stefanbohacek.online)

Badakit guztiok ez dugula denborarik sare-sozialetan partekatzen ditugun irudiak azaltzeko, baina unetxo bat bada ere, irakurri iruzkin hauek. Zure denborako minutu batek beste norbaiten eguna alai dezake.

Laguntzaileak

https://

This server does not support sharing. Please visit .